top of page

GERRA DA LEKU HONEN IZENA - SERRA I FABRA, JORDI

 

Bartzelonan jaio zen 1947ko uztailaren 26an. Haur literaturako eta gazte literaturako liburuengatik da ezaguna. Lan horien artean ondorengoak aurki daitezke: “Ispiluen gainean lotan (2001, Elkar): Gerra da leku honen izena (2002, Elkar); Kafka eta panpina bidaiaria (2008, Elkar).

 

Liburu honek irabazi du 2002 urteko Apirila saria. Argitaletxe Elkartuek eta Corte Inglés-eko Ámbito Cultural fundazioak antolatzen dute urtero Gazteentzako Narratibako sari hau.

 

Hogeita lau urteko kazetari bat gerrako korrespontsal bezala bidaltzen dute lana egiten duen egunkaritik. Interprete gisa mutil gazte bat kontratatzen du kazetariak. Mutil interprete honek istorio harrigarrik asmatzen ditu eta baita kazetariari sinetsarazi ere. Baina oso lagunak egingo dira biak azkenerako.

 

Liburu hau adiskidetasunari buruzko alegoria bat da, baina aldi berean gerraren gordintasuna agertzen digu; gerra-lekuetan milaka eta milaka lagun nola bizi den erakusten du, eta gerra zein gauza zentzugabea den. Haizeak kometa bat bezalaxe eramango du liburu honek bertan murgiltzen den irakurlea. Pentsarazten duen liburua da, hunkigarria eta aldi berean garratza, lehen mailako idazle batek idatzitakoa.

 

Edonorentzat egokia, eta batez ere gazteentzat.

 

Lehenik eta behin, ez naiz ni Serrazale,aitortzen dut;lan batzuk irakurri dizkiot,abilidade handikoak, baina niri beste era bateko literatura interesatzen zait. Fira elkarteak egindako lan batean Serra idazle txarra dela demostratu nahi du. Gehiegi idazten duelako beste arrazoien artean. Guk, irakasleok lortu nahi dugu gure ikasleengan irakurtzea gustukoa izatea eta horretarako beharrezkoa da ondo aukeratu liburu berria. Irakurtzeko plazera normalean handitzen da el pla - cer de la lectura es algo que tiende a cre - cer con cada nueva obra bien elegida que leemos hasta que se nos convierte en algo a lo que no renunciaremos nunca.

 

Hala ere, eskuartean dudan liburu honek oso inpresio ona utzi dit, hara nola diren gauzak: fede handirik gabe irakurtzen hasi, eta harrapatu egin nau. Zergatik? Alde batetik, Serrak ohiko duen kazetari-kronika estilo horretan, oso ondo lotu eta biribildutako lana iruditu zaidalako. Bestetik, badagoelako halako intriga (ez da poliziakoa, baina parekotasunik badu harekin) xume bat, ez batere konplikatua, baina, barneratu ahala harrapatu nauena.

 

Badago, bestalde, abentura-nobelen zantzurik ere; hori ere konplikazio handirik gabea, baina sendo eramana. Irakurle asko harrapatzeko asmaturiko nobela bat.

 

Ematen du best-seller teknikak baliatuz egina,baina oraingo honetan badago zerbait sakonagoa, eta ez da kazetari-protagonista (gerra kronika bat egitera bidalia) eta hark hartutako mutiko gidariaren arteko harremanak eragina, ez da gerra giroko deskripzio zinematografiko efektistak (irakurketa-bizkorgarriak) eragina,ez da kazetarien albiste egarriak eta aurrean ikusten duten egoerarekiko sentsibilitate faltaren salaketak eragina, ez da ustelkeriaren eta gerraren salaketak eragina; hori guztia dago, baina horrek soilik ez ninduen erakarriko. Ezta amaiera efektistak ere.

Ez dakit oso ondo nola adierazi, baina, oraingo honetan Serrak halako begirada sentikor bat ipini du sakonean, kazetariari begira, kazetariaren gidari dabilen mutikoari eta haren ingurukoei begira; gerra giroari, hartan parte hartzen dutenei, hura sufritzen dutenei erreparatzen dion begirada…, esango balu bezala: «Hau halaxe da,begira ezazue;ni ere begira nago,eta ezinegona eta mina sumatzen ditut betazal erreetan ».

 

         

bottom of page