top of page

 

ANTZARAREN BIDEA - MUÑOZ, JOKIN

 

 

 

 

Jokin Muñoz (Castejón, Nafarroa, 1963 - ) filologoa eta euskal idazlea da. Filologia ikasketak egin zituen Donostian, eta hiri hartan hainbat urtez bizi izan zen. Gaur egun, Etxaurin (Iruñerria) bizi da. Bizia lo, 2004ko Euskadi Sariaren irabazlea, bere lanik ezagunenetarikoa da. Bertan, ETAk erasotutako hainbat pertsonari buruzko fikzioa egin zuen, istorio laburren formatuan.

 

Narrazioa

  • Hausturak (1995, Alberdania)

  • Atlantidara biajia (2000, Alberdania)

  • Bizia lo (2003, Alberdania)

 

Nobela

  • Joan zaretenean (1997, Alberdania)

  • Antzararen bidea (2007, Alberdania)

 

Sariak

  • 2004ko Euskadi Literatura Saria, Bizia lo ipuin bildumagatik.

  • 2008ko Espainiako Kritikarien Elkartearen saria euskarazko narratibaren arloan Antzararen bidea nobelagatik.

  • 2008ko eleberri alorreko Euskadi Literatura Saria, Antzararen bidea nobelagatik.

 

 

Eli (edo Lisa) naufrago bat da. Nola edo hala iraun ahal izan du bere nora ezean, bat-bateko eztanda batek seme bakarra, Igor, lapurtu dion arte. Latza zaio bakardadea, baina are latzagoa ez jakitea.

 

Nor ote zen Igor? Zerk eraman zuen Salouko apartamentu hartara, hamaika puskatan xehe-xehe eginda gorpu geratzera?

 

 

 

 

 

bottom of page