top of page

ZORION HANDIEGIA - MUNRO, ALICE

 

Alice Munro Winghamen (Ontario, Kanada) jaio zen eta Western Ontario Unibertsitatean ikasi zuen. Hamaika ipuin-bilduma, ipuin hautatuen bi ale eta nobela bat argitaratu ditu. Sari asko eskuratu du bere idazle ibilbidean.

 

2009ko 'Zorion handiegia' ipuin-sorta zabala plazaratu du Meettok etxeak.

 

Alice Munro ipuingile kanadarra euskarara ekarri dute lehen aldiz. Itzulpen lana lau emakumek egin dute: Nagore Tolosa, Naroa Zubillaga, Aiora Jaka eta Itziar Otegik.

 

FELIX IBARGUTXI DIARIO VASCON

 

Eider Rodriguez idazleak hainbat azalpenak :

 

«Zorion handia sentitu dut liburu hau irakurtzean, baina pena ere bai, idazle honen azken liburua izan daitekeelako. 82 urte baititu. Isiltzen denean herren geldituko da literatura. Denetarik dago liburu honetan: seme-alabak hiltzen dituen aitaren historia; urritasunen bat daukan haur baten heriotza; ohean gaixorik dagoen gizon bat; zulora erortzen den mutiko bat; azken kontakizuna, liburuari izenburua eman diona, desberdina da, protagonista XIX. mendeko emakume bat baita, Sofia Kovalevski matematikari errusiarra. Kenduta azkeneko hau, oso jende arrunta da protagonista. Baina arrunta izan arren, jende bakana. Hor dago koxka».

 

Rodriguezi, adibidez «izugarri» gustatu zaio 'Fikzioa' ipuina, «non gizon fin bat maitemintzen den etxean lan bat egiten ari zaion arotzaz». Idazle honi atentzioa eman dio «zenbat hilketa dauden eta nola Munrok ez duen epaitzen». Halaber, ipuinetan zehar gertatzen diren kontraposizio batzuk deigarri egin zaizkio, hala nola landa-eremua eta hiria, eta haurrak eta helduak. «Ume eta gaztetxoak askotan agertzen dira, beri gordin beti biluzik».

 

Munroren beste ezaugarri bat, batzuei aldapa gora egiten zaiena, hau omen da: «Hasiera-hasieratik zurrunbilo batean sartzen zaitu. Informazio pila bat ematen dizu lehenengo paragrafoan bertan. Jende batek esaten du horregatixe egiten zaiola zaila idazle hau».

 

Idazleak 78 urte zituela plazaratu zen oraingo ipuin-bilduma hau. Eta azken urteetako kontakizunak dira, aurretik zenbait agerkaritan azalduak. Urteak urte, «liburu freskoa» da, Rodriguezen esanetan.

 

Alice Munroren biografian askotan azpimarratu duten alderdia «etxekoandretasuna» izan da. Urte askoan izan zen etxekoandre, sasoi hartan hiru alaba hezi zituelarik.

 

 

bottom of page