top of page

HAMASEIGARRENEAN AIDANEZ - LERTXUNDI, ANGEL

 

 

Anjel Lertxundi Esnal edo Andu Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 5) euskal idazlerik oparoenetarikoa da.

 

Maisu eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen bertan bizi da umetatik.

Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduz: 1984an"Hamaseigarrenean, aidanez" (izen bereko bere liburuan oinarriturik) eta1987an "Kareletik". Honetaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tarteanBerria egunkarian.

Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan egon zen 1985 arte.

Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da.Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain oso izendatzeko proposatu dute. Euskarak duen idazle onenetakoa da Lertxundi, eta ofizio handienetakoa.

Andu, aitaren baserriaren izena, eta Iñaki Aldai ezizenak erabili izan ditu.

2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi du, saiakera arloan, Eskarmentuaren paperak lanarekin.

 

 

 

HAMASEIGARRENEAN AIDANEZ

Baserri giroko trajedia bat da eleberri hau. Indarrean eta afanean oinarritzen den kontakizuna: apostulari baten heriotza du gertaera nagusi. Pertsonaia desberdinen eta ikuspuntu desberdinetan oinarrituz, emakume baten bakardade eta sofrimenduaren ikuspegi sakona eskaini du idazleak.

 

bottom of page