top of page

AMAREN ESKUAK - JAIO, KARMELE. 

 

 

Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.

 

Biografia

 

EHUn Informazio zientzietan lizentziatu eta gero, kazetari lana bete du hainbat idatzizko komunikabidetan, hala nola Euskaldunon Egunkarian

edo Garan. Beste egunkari batzuetarako iritzi zutabeak ere idatzi izan ditu, Diario de Noticias de Álavan edo Deian esate baterako.

 

Lehen argitaratu zuen liburua Hamabost zauri ipuin bilduma izan zen 

2004an. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak 

eleberriaren proiektuagatik. Aipatutako eleberri hau 2006an kaleratu zen, hainbat sari jaso zituelarik: Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria.

 

Amaren eskuak eleberriaren arrakasta ikusita, Jaiok berak gaztelaniarako itzulpena egin zuen, Las manos de mi madre

 izenburupean eta Ttarttaloargitaletxearen eskutik. Halaber, 

zinemarako bertsioa zuzendu du Mireia Gabilondok, 

2013ko Donostiako Zinemaldian estreinatzekoa.

 

Bere hurrengo lanetan ipuina eta eleberria tartekatu ditu. Horrela, 2007an Zu bezain ahul ipuin bilduma kaleratu zuen, eta2009an Musika airean eleberria.

 

Narrazioa

 

Hamabost zauri (2004, Elkar)

·         Zu bezain ahul (2007, Elkar)

·         Ez naiz ni (2012, Elkar)

 

Eleberria

 

Amaren eskuak (2006, Elkar).  Musika airean (2009, Elkar)

 

 

Amaren eskuak 

Nereak ohartuko da zenbateraino izan daitezkeen ezezagunak geure ondoan dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizomoduak asko aldatu.

 

bottom of page