top of page
DBH 2 - gidak

ADRIAN MOLEREN EGUNKARI EZKUTUA - Sue Townsend

Eguneroko arazoak. Modu dibertigarri eta errealistan, familia “baketsuaren” bizimodua kontatzen digu.

GERRA DA LEKU HONEN IZENA - Jordi Serra i Fabra

Mutil bat, Afganistanen gerran, kazetari batekin harremanetan sartzen da.

GOGO LEGE - Manu López Gaseni

Zientzia-fikzioko eleberri laburrak XXI. mendearen amaierako gertakizun ikaragarrien berri ematen digu.

HARRESI HANDIRANTZ - Jon Arretxe

ama hamahiru urteko mutila da eta Indiako Ozeanoko Sri Lanka uhartean bizi da. Ramaren familia txiroa eta behartsua da, eta mutilari barre egiten diote eskolan bere ezjakintasunagatik.

HELENA ETA ARRASTIRIA - Juan Kruz Igerabide

Herri txiki baten historioa da. Torloju lantegiaren arazoak, herriko erizainaren lana, "laguntzaile"...etab.

LARUNBATEAN BUKOWSKIN - J. Andueza

Gazteen arteko harreman konplikatuak, teknologia berriak, sexua, drogak... rokan rola! Eta halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan...

LENA TEILATUAN - Peter Härtling

Gurasoek banatzea erabakitzen dute.

MANILA KONEXIOA - Jon Arretxe

Xake Mate eleberri laburra da luzeraz, baina indartsua sortzen duen giroz eta intentsitatez.

MOTOA - Juan Kruz Igerabide

Igor maiteminduko da eta, nahiz eta haren lagunartea ez izan gustuko, behin eta berriro joango da haren lagunartera. Ondorioz, bere jarrera aldatu egingo da etxean eta eskolan. Alkohola eta droga mundua izango ditu eskura, eta itxura eta errealitatea, askotan, ez datozela bat ikasiko du.

NIRE ESKUA ZUREAN - Mariasun Landa

Gaur goizean, kaletik paseatzen genbiltzala, ihes egitea erabaki dut. Zer egiten nuen nik, hantxe, bi haiekin paseatzen, amorratuta ama bere nobioarekin besotik helduta ikustean?

SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA - Fernando Morillo

Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises eta Kemen elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz.

URTEBETE ITSASARGIAN - Miren Agur Meabe

Urtebete iraungo du gerrak Euskal Herrian eta bitarte horretako gertaera nagusiak ezagutuko ditugu Jonen ikuspegitik. Horrela guk ere ezagutu ahalko ditugu ebakuazioak nahiz fusilamenduak, Gernikako bonbardaketa zein Bilboren jaustea...

Please reload

bottom of page