top of page
DBH 1 - gidak

ANIMALIEN INAUTERIA - Felipe Juaristi

Azeria hilda zegoela uste zuen hartzak. Goiz hartan, berriz, bere lagunaren etxetik kea zeriola iruditu zitzaion.

AURPEGIKO UBELDURAK - Anton Kabazon

Erietxean dago Matilde, senarrak emandako azken jipoiak utzitako arrastoak sendatzeko asmoz; bere burua defendatzeko, baina, erabaki gogorrena hartu behar izan zuen.

BAT, BI, MANCHESTER - Irati Jiménez

Sentimendu nahaste ikusgarria islatzen asmatu du idazleak nobela honetan: maitasuna, gorrotoa, adiskidetasuna, etsipena, grina…

DIN, DAN, DON... KANPAI - LAPURRAK NON? - Pako Aristi

Abenturak: injustizia gerra guztietan.

GARMENDIA ETA FANNYREN SEKRETUA - Kirmen Uribe

Bidai luze honek emango dio aukera Mikel Valverderi ilustrazio paregabeak egiteko. Batez ere, Veneziako irudiak nabarmentzen dira liburu honetan.

HAMABOST ZAURI - Karmele Jaio

Hamabost ipuin bildu ditu narrazio bilduma honetan. Giza harremanetan sortzen diren zailtasunak, esan gabeko hitzek barruan eragiten dituzten zauriak…

JARA, BIKIAK... - Jasone Osoro

Laguntasuna, amodioa…

JOLAS EGITEKO IPUINAK - Gianni Rodari

Ipuin bakoitzari hiru amaiera ematen dizkio, honela idazleak irakurleari ipuinaren amaiera hautatzeko aukera ematen diolarik. Teknika original honen bidez irakurleak jolas egiten duela esan genezake.

KROKODILOA OHE AZPIAN - Mariasun Landa

Gaur egungo gizartearen bakardadearen alegia mamitsua egin digu oraingoan Mariasun Landak.

NEURE NEURE ESKLABOA - Dolf Verroen

Poema narratibo edo narrazio poetiko egiturako lan honetan, esklabismoaren gaia lantzen da, baina ohiko ikuspuntu eta topikoetatik aldenduz, istorio gordin bat modu inozente bezain axolagabe batez kontatzen da.

OROIMEN EMAILEA - Lois Lowry

"Abenduan egiten da urteko Zeremonia, eta bertan Agureen Batzordeak erabakitako bizitzarako izendapenak jasotzen dituzte Hamabiek”.

TUNELAZ BESTALDEAN - Joxerra Garzia

Euskal presoak urruti daudenari buruzko gaia aipatzen da.

ZONBI BAT SANMAMESEN - Fernando Morillo

Abentura komikoa.Gure mundu honetan Lurralde Ezkutu ugari daude, deabruz eta zonbiz beterik, eta ez zaie umorerik falta!

Please reload

bottom of page