top of page

MOLLY MOON - BYNG, LADY GEORGIA

 

Laburpena:

 

Georgia Byng idazle ingelesak idatziriko Molly Moon sagako bigarren liburua dugu honako hau. Hipnosi-ahalmenak dituen neska txikiak abentura berrietan gaiztakeriekin aurka ekin beharko du berriro ere, bere adiskide Ricky eta Petula txakurrarekin batera. Istorioa magiaz, suspentsez, umorez eta ezustekoz betea da, baina, aldi berean, badu gaur egungo gizartearen ikuspegi kritiko bat ere: Molly ohiko heroien itxuratik aldentzen den neskatila itsusi samarra eta txikia da...

 

Horretaz gain, errealismoarekin eta fantastikotasunarekin batera idaztankera freskoa eta naturala eskaintzen ditu liburuak.

 

Galtzagorri Elkarteak urtero antolatu ohi duen Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea sariak emateko ekitaldia izan zen atzo Donostiako Koldo Mitxelena kuturgunean. Gipuzkoako ikastetxeetako gazteei zuzendutako programak dira biak ala biak, izan ere, Galtzagorrik azaldutakoaren arabera, euren helburua «euskal literaturaren produkzio berriena gazteengana gerturatzea» da, bai eta «gazteen interesak, iritziak eta literatur gustuak ezagutzea» ere.

 

Horiek horrela, literatura sari hauetan parte hartu duten gazte asko Donostian izan ziren atzo, Koldo Mitxelenako areto nagusia ikasgela zalapartatsu bihurtuz. Hori bai, guztiekin borrokatzeko hantxe zen Anjel Alkain aktore eta telebista aurkezle umoretsua ekitaldiko gidari lanak egiten.

 

Lehenik eta behin, gazteek ikasturte honetan irakurritako liburuen artean gustukoen izan dituztenen berri eman zuen Alkainek, Liburu Gaztea sariak.

 

«Molly Moon eta hipnotismoko liburu miragarria» (Erein) liburua aukeratu dute, Jesus Mari Lasak itzuli duen Georgia Byng-en lana, hain zuzen ere.

 

Beste urte batean beste batek irabazi zuen:

 

DBH-1eko saria  Georgia Bynek idatzi eta Jesus Mari Lasak itzulitako Molly Moon eta hipnotismoko liburu miragarriak irabazi zuen.

 

 

bottom of page