top of page
BATXILLERGO 1 - gidak

AHAZTUEN MENDEKUA - Alberto Ladrón De Arana

Iratin dabiltzala, eztabaidan hasi dira Ana eta Oskar, neskak deskubritu baitu mutilak harremanak dituela beste gizonezko batekin. Liskarraren ondotik bereizi egiten dira mendian: Oskar autoa utzia duten lekura itzultzen da; Ana, berriz, ez da inondik ere agertzen.

AMAREN ESKUAK - Karmele Jaio

Nereak ohartuko da zenbateraino izan daitezkeen ezezagunak geure ondoan dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizomoduak asko aldatu.

EHUN METRO - Ramón Saizarbitoria

Liburuaren gai nagusia: poliziak inguraturiko ETAr batek egiten dituen azken 100 metroak. Baina ez da gai bakarra; beste batzuk ere aurkitzen dira.

GALDU ARTE - Juan Luis Zabalza

Udalak soldaduskara joan behar zuten gazteen neurriak hartzen zituen, gero datu horiek Espainako Armadari bidaltzeko.

HAMASEIGARRENEAN AIDANEZ - Anjel Lertxundi

Baserri giroko trajedia bat da eleberri hau. Indarrean eta afanean oinarritzen den kontakizuna: apostulari baten heriotza du gertaera nagusi. Pertsonaia desberdinen eta ikuspuntu desberdinetan oinarrituz, emakume baten bakardade eta sofrimenduaren ikuspegi sakona eskaini du idazleak.

HAUSTURAK - Jokin Muñoz

Narrazio horien osagarri eta lotura estuan, hamabi poema ere ageri dira. Paisaia Euskal Herri lehorra da. Hegoaldea.

JOAN ZARETENEAN - Jokin Muñoz

Existenzialismoa batzuentzat, beste batzuentzat psikologikoa. Gogoeta bere neska laguna ohiarentzat.

JOSTORRATZA ETA HARIA - Yolanda Arrieta

IRUN HIRIA SARIA 1997 «Zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian?

KAIO BATEN HISTORIA ETA HEGAN IRAKATSI ZION KATUARENA - Luis Sepúlveda

Katu handi, beltz eta gizena da Zorbas. Hanburgoko portu inguruan bizi da. Egun batean, kaio bat agertzen da Zorbasen bizitzan, ezinean, hil-zorian, itsasoko petrolio isuri batek kondenatua.

OSTEGUNAK - Jon Arretxe

Unibertsitateko bost ikaslek etxe dotore batean bizi ziren. Parrandazaleak; batzuk azkarrak eta beste batzuk tontoak, alferrak edo arinak, etsituak, mozkortik, andrekoiak eta irtentxoak; batzuk maltzurrak, baina bihotz honekoak ere badaude… Unibertsitateko ikasle batzuk izan ahal diren modukoak..

Please reload

bottom of page