top of page

BEHI EUSKALDUN BATEN MEMORIAK - ATXAGA, BERNARDO

 

Eleberriko protagonista behi bat da, Balantzategi baserrian jaiotakoa eta istorio osoa bere ikuspuntutik kontatzen duena. Behiak bere barruko ahotsez hitz egiten zuen maiz eta hain zuzen ere, bere barruko ahotsak agindu zuen bere memoriak idaztea, behiaren bizitzaren azken urteetan.

 

Mo zen behiaren izena, eta esan bezala, Balantzategi baserrian jaio zen Espainiako gerra zibila amaitu eta gero. Lehengo urteetan Balantzategin Mo deituriko lagun bat izaten izan zuen. Beste behi beltz bat, La Vache qui Rit deitzen zen. La Vache apur bat erotuta zegoen, adibidez, behi bat izan ordez basurde bat izatea nahiago zuelako.

 

Mo ez zen behi makal bat eta apurka-apurka konturatzen zen zer gertatzen ari zen baserrian. Errota batetik hiru gizonek zelatatzen zuten baserria ia egunero eta La Vache qui Rit-en arabera hiru gizon horiek gerra irabazi zuten. Balantzategiko jendea, ordea, gerrako galtzaileak ziren. Zergatik egun batzuetan, ugazabek ukuiluan gordetzen zituzten behi beltz guztiak eta besteetan, berriz, gorriak?

 

La Vache eta Mo konturatu ziren, hau komunikatzeko kode bat zela. Behi beltzak ukuiluan baldin bazeuden ugazaben lagunak jaisten ziren mendietatik janariak jasotzeko, eta gorriak bazeuden, ordea, baserria guardia zibilez inguratuta zegoen. Zeinek ziren mendiko lagunak? Zergatik zebiltzan ezkutatuak? Halako galderak egiten zizkieten Mo eta La Vachek haien buruei. Egun batean zelatariak konturatu ziren nola funtzionatzen zen komunikatzeko kodea eta ugazabak eta lagunak kartzelara bidali zituzten. Gure lagunak eta beste behia bakarrik geratu ziren Balantzategi baserrian.

 

Hemendik Mo eta La Vache beste abentura batzuk izan zituzten, esate baterako: entzierro bat korrika egiteko harrapatu zituzten, entzierrotik ihes egin zuten eta mendian tontorretan bakarrik bizi ziren urte batzuk.

 

Egun batean basurde familia bat ikusi zuten haitzulo baten barruan eta La Vachek erabaki zuen beraiekin geratzea. Mo bakarrik iparralderantz jaitsi eta herri txiki batera iritsi zen. Han Pauline, gazte polit bat, ezagutu zuen eta berarekin joan zen komentu batera, neskak moja izatea erabaki zuelako. Komentuan oso pozik bizi zen Paulinekin bere azken urteak.

 

PASARTE BATZUK

 

Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen erresuma mortuan bolada bat egitea. Ondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen dionean-eta, atzera egin eta ukuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esanak gogoratuz, halaxe deklaratuko du: Cela s´est passé, pasa da guztia, atera naiz infernutik, begi eta bihotz berriekin ikusten dut orain mundua.

 

« Balantzategin behiok behi gara, eta belarra belar. Baina gainerako gauza guztiak ez dira ematen dutena. Hasteko ez da nekazari etxea. Hala dirudi, baina ez da. Ikusi duzu atarian zakurrik ez daukatela eta behiok ezer ez dugula egiten. Baina, horretaz gain, ohar zaitez, oilorik ez daukate, ardirik ez daukate, segan ez dakite...hori da handiena, ez Genoveva eta ez Bizkar Okerrek ez dakitela segan ».

 

- « Altzürükün bizi nintzelarik – kontatu zidan egun batean -, irus eta kuntet bizi nindüzün. Egün osoa bortüan nihaur bakarrik iragaiten nizün, kabalen begiratzen, eta horrekin eta Jinko jaunari egin otoiekin aski nizün. Hartan gizendü eta edjertü nindüzün, izigarri neskatila polita nindüzün. Eta erran zitadazün aitak: « Esposatü beharko düzü, joan zite iganteetako sonüra ». Nik erraiten neiozün:» Ez aita, untsa nüzü bortüan kabaleekilan ». Eta aitak, oraino: « Hebendik aintzina ez zira kabaleekilan bortüra joanen. Behar düzü Madmoiselle bilakatü, eta sonüra joan eta ontsa esposatü. »

 

 

bottom of page