top of page

JOSTORRATZA ETA HARIA - ARRIETA, YOLANDA. 

  

Irun Hiria Saria 1997

 

«Zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian? Bi galdera horien inguruan mugitu nahi izan dut Jostorratza eta haria idazterakoan; alde batetik, jostorratzez eta hariez josten goazen historia-istorio multzoa garelako; baina, era berean, istorio-historia horien haziak jaiotzen garenean gurekin datozelako, bi begi, bi hanka, bi beso eta bihotz bat datozen bezalaxe. Istorio-historia honen muina, beraz, hauxe da: ama batek jaiotzear dagoen alabarentzat kontaturiko istorio-historia. Istorioa zergatik? Oinarri erreala eduki arren, fikzioa delako ™an. Historia zergatik? Galbahe pertsonalez osatua egon arren, Historiaurretik abiatu arren, batez ere azken mendeari ematen diolako liburuak bira».

bottom of page