top of page

OSTEGUNAK - ARRETXE, JON

 

Jon Arretxe Perez (Basauri, Bizkaia, 1963ko ekainaren 4a) euskal idazlea da. Bere herrian lehen ikasketak egin zituen eta unibertsitatean matrikulatu zen Deustuko Filologia Fakultatean. Lizentzia lortu eta baita doktore gradua ere "Basauriko euskara" tesiari esker, non Basauriko azken belaunaldi euskaldunzaharraren hizkera idatzia batu baitzuen. Gero gorputz hezkuntzako ikasketak ere egin zituen eta unibertsitatean irakasle ibili zen. Kirola egitea eta bidaiak egitea gustatzen zaio.

 

Arbizun bizi da, Nafarroako Sakana haranean, Gasteiz, Iruñea eta Donostiatik erdibidean.

 

"Bidaia-liburuak bidaietan oinarritutako liburuak dira. Bi gauza edo gehiago egin daiteke hor: Batetik, ahalik eta modu ederrenean errealitatea kontatu eta kito. Nik hori egin izan dut bidaia-kroniketan:  Tubabu, Tuparen seme-alabak eta Ekialdeko mamuak liburuek kronika egitura dute eta dena da egia, goitik behera. Beste batzuetan, egia eta fikzioa uztartu izan ditut (...)" (Arretxe, 2004)

 

… "batez ere, bidaiengatik. Nik idatzi ez dut oso gaztetatik idatzi. Hamabost urte daramat idazten, baina bidaiak egiten, hogei urte baino gehiago. Halako batean, Labayruko lagunek, Adolfo Arejitak bereziki, "zergatik ez duzu liburu bat egiten, bidaiei probetxua ateraz?" esan zidan. Hasieran ez neukan asmorik, baina geroago animatu egin nintzen eta halaxe atera zen lehen liburua: Hakuna Matata (...). Nik ez neukan batere argi idazten jarraitu edo ez. Idazle asko dago Euskal Herrian liburu bat argitaratu eta desagertu egin dena. Ni horietako bat izan nintekeen (...). Bidaiak egiten jarraitu nuen (...) neukan lana utzita, bizikleta hartu eta Afrikara joan nintzen hiru hilabeterako (...) hartaz zerbait idatzi eta Beasaingo lehiaketa batera aurkeztu nintzen (...) irabazi egin nuen (...) Tubabu izenarekin kaleratu zen (...) Harrera ona izan zuen (...) Horrek animatu egin ninduen mundu horretan sartzera." (2004).

 

"(...) indioen istorioak oso zaila da topatzea. (...) Modernizatuta ez dauden herri guztiek oso herri literatura aberatsa dute. Afrika iparraldean, Afrika beltzean, Pakistanen, Txinan, Amazonian leku ugaritan topatu dut herri literatur aberatsa. Askotan, ordea, ez dago batuta. Herriak modernizatu ahala, ordea, galduz doa literatura hori" (Olasagasti, 1996).

 

 

OSTEGUNAK

 

Ostegunak  ipuin bilduma da. Ipuinek lotura zuzenik ez badute ere, haietan ikasle gazteen bizipenak kontatzen dira, bereziki ikasleen jai eta parranden inguruan.

 

Unibertsitateko bost ikaslek etxe dotore batean bizi ziren. Parrandazaleak; batzuk azkarrak eta beste batzuk tontoak, alferrak edo arinak, etsituak, mozkortik, andrekoiak eta irtentxoak; batzuk maltzurrak, baina bihotz onekoak ere … Unibertsitateko ikasle batzuk izan ahal diren modukoak..

 

Ipuinak

  • Tuna-fish komandoa

  • Teletienda: Amodiozko istorio labur bat

  • Malagueña salerosa

  • Unibertsitateko harakinak

  • Atsoak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

bottom of page