top of page

3. UNITATEA: NOLA BILATU INFORMAZIOA LIBURUTEGIAN

 

 

Liburuzainen ardura da liburutegian dauden dokumentuak edonork ahalik eta azkarren aurkitu ahal izateko lan egitea. Lan horren parte bat pistak ematea da dokumentu bat beste dokumentu guztien artean aurkitu ahal izateko.

 

Unitate honetan ulertuko dugu liburuzainek utzitako pista horiek nola erabili behar diren dokumentuak aurkitzeko.

 

 

KATALOGOA

 

Katalogoa fitxa sail bat da, zeinetan liburuzainek liburutegian sartzen den dokumentu bakoitzaren datu nagusiak anotatzen dituzten. Fitxa bakoitza dokumentuaren “nortasun agiria” edo izango da, datu hauetaz hornituta:

 

  • Egilearen izen-deiturak.

  • Titulua.

  • Argitaratzearen tokia, urtea eta argitaletxea.

  • Ezaugarri fisikoak.

  • Bilduma.

  • Nota bibliografikoak.

  • ISBNa, hau da, liburu bakoitzaren identifikazio zenbaki esklusiboa.

  • Gaia.

 

Katalogoak liburutegi batean nahi dugun dokumentua badagoen ala ez jakiteko balio du. Bi motatako izan daitezke: eskuzko katalogoa eta katalogo informatizatua.

Kartulinazko fitxak dituen katalogoa eskuzko katalogoa da, eskuen bidez antolatu eta erabili egiten delako: fitxak kajoietan ordenatzetik hasi eta fitxak bilatzeko momenturaino, eskuz pasatzen baitira, banan, banan.

 

Gaur egun, ordea, dokumentuen datuak ordenadore batean sar daitezke, eta eskuzko katalogoak gutxinaka desagertu eta haien ordez katalogo informatizatuak jartzen ari dira gero eta toki gehiagotan. Ikastetxe eta institutuetako liburutegiaetan liburutegia informatizatzeko programa bat erabili ohi da: ABIES.

Fitxa guztiak ordenadoreko disko gogorrean artxibatzen dira eta kontsultak pantailaren bidez egiten dira.

Gaur egun katalogo informatizatuak erabiltzen badira ere, eskuzko katalogoa oraindik ere beharrezkoa da lehenago sartutako dokumentuak bilatzeko.

 

 

SIGNATURA

 

Liburuak katalogatzeaz gain, liburuzainek etiketa bat eransten diete kanpotik. Bertan liburuaren signatura idatzita dago. Signatura hori zenbaki eta letrazko kode bat da, delako dokumentua non dagoen adierazten duena.

Liburuak ordenatzeko ez ezik, signaturak liburuak bilatzeko ere balio du. Signatura batek honako elementuak izaten ditu:

  • Sailkapen Hamartar Unibertsalaren zenbakia.

  • Egilearen deiturako lehenbiziko hiru letrak, maiuskuletan.

  • Tituluko lehenbiziko hiru letrak, liburua erdarazkoa bada artikuluak kontatu gabe, minuskuletan.

 

Fikziozko liburuak generoen arabera sailkatzen dituzten liburutegietan, signaturak honako osagaiak izaten ditu:

  • Liburuaren generoari dagokion letra.

  • Egilearen deiturako lehenbiziko hiru letrak, maiuskuletan.

  • Tituluko lehenbiziko hiru letrak, artikuluak kontatu gabe, minuskuletan.

 

 

JARDUERAK

 

1. Apalategietatik bi liburu hartu eta honako datu hauek nota itzazu:

  • Egilea.

  • Titulua.

  • Signatura.

  • Zenbatgarren apalean dagoen.

  •  

2. Signatura zenbakia eta dagoen apalaren zenbakia bat bera dira?

 

3. Maiuskuletan idatzi honako egile hauen deituretako lehenbiziko hiru letrak:

  • Bernardo Atxaga.

  • Elvira Lindo.

  • Itxaro Borda.

  • Alejandra Vallejo-Nájera.

  • Joan Manuel Gisbert.

  • Jon mirande Aipasorho.

 

4. Minuskulan idatzi titulu bakoitzeko lehenbiziko hiru letrak, artikuluak kontuan hartu gabe liburua erdarazkoa bada:

  • La historia de los grandes inventos.

  • Euskal Musika.

  • Sukaldaritzako hastapenak.

  • El mundo de Sofía.

  • Inork ikusi al ditu guraizeak?

  • La tienda de las palabras.

  • Al borde del Nilo, los egipcios.

  • Morfeo Padilla, soñador de sueños ajenos.

  • Zeru horiek.

 

5. Honako liburu hauen signatura osatu. Errazago izateko, bakoitzaren CDU zenbakia jarri dugu:

  • Heriotza Mendebaldean

 

 

bottom of page