top of page

2. UNITATEA: DOKUMENTU MOTAK ETA FORMAK

 

 

2.1 LIBURUAK

 

Liburu baten kanpoaldean nolakoa den begiratzen baduzu, hiru parte dituela ikusiko duzu, diferenteak baina osagarriak: bizkarra, aurreko azala eta atzeko azala.

 

Bizkarrean eta aurreko azalean liburu hori identifikatzen duten oinarrizko datuak ageri dira:

  • Egilea: Testua idatzi duen pertsona.

  • Titulua: Egileak liburua identifikatzeko aukeratu duen esaldia edo hitza da.

  • Argitaletxea: Liburua argitaratu duen enpresa da.

  • Bilduma: liburua zer bildumakoa den. Liburu guztiak ez dira bilduma batekoak, baina asko bai.

 

Atzeko azalak liburuko edukiaren laburpentxo bat edukitzen du, liburuaren lehenbiziko ideia bat ematen diguna, interesgarria zaigun ala ez ikusi ahal izateko.

 

JARDUERAK

 

1. Eskura duzun liburu batean, begira ezazu zer den aurreko azala, zer den bizkarra eta zer atzeko azala. Kopia itzazu bizkarrean eta aurreko azalean ageri diren datuak.

  • BIZKARRA:

  • AURREKO AZALA:

 

  • ATZEKO AZALAREN testua irakurri. Zein da liburuaren gaia?

 

 

LIBURU BAT BARNETIK

 

Liburu baten barnean lehenbizi portada dago. Bertan, azaleko datuak berriz agertu eta beste batzuk eransten dira, hala nola ilustratzailea eta itzultzailea, adibidez.

 

Horrez gain, liburuaren barnealdean sumarioa edo aurkibide orokorra egoten da, aurkibide alfabetikoa, sarrera, luburuaren testua eta bukaera.

 

 

2. 1 eta 2. ariketarako liburu bera erabiliz, apunta itzazu portadan bai baina azalean ageri ez diren datuak.

 

3. Kontraportada begiratu eta anota itzazu honako datuok:

  • Zein urtetan argitaratu zen.

  • Non argitaratu zen.

  • Zenbatgarren edizioa den.

 

4. Liburu batzuk barrendik begiratu eta honako elementu hauek non diren ikusi:

  • Sumarioa edo aurkibide orokorra.

  • Aurkibide alfabetikoa.

  • Sarrera.

  • Liburuaren testua.

  • Bukaera.

 

5. Bakoitza dagokionarekin lotu behar duzu :

  • « Hegoaldeko Itsasoaren bila ».

  • Germán Vázquez.

  • SM.

 

 

2.2. EGUNKARIAK

 

KANPOTIK

 

Egunkari bateko lehenbiziko orrialdea portada da eta azkena, berriz, kontraportada. Bietan egunkariaren gaineko datu orokorrak egoten dira: izenburua, editorea, editorearen helbidea, eta abar. Egunkari batzuek argazki handia edukitzen dute portadan; beste batzuek, berriz, testua, gainerako orrialdeetan bezala.

 

BARRENDIK

 

Egunkariak testu eta grafikoen bidezko informazioa edukitzen du. Egunkariko testuak berrien arabera antolaturik egoten dira. Berri bakoitzak titulu bat edukitzen du aurrenik, informazio osoa esaldi batean laburbiltzen duena. Berri batzuek sarreratxo bat ere izaten dute, informazioa lerroalde bat edo bitan laburbiltzen duena, eta ondoren testu osoa etortzen da.

Egunkariak atal bat baino gehiago izaten ditu: Nazionala, Nazioartekoa, Gizartea, Lokala, Ikuskizunak, Ekonomia, Telebista eta abar.

 

 

6. Egunkari bat barrendik begiratu eta aurki ezazu non diren arestian aipatu ditugun elementuak.

 

7. Egunkari baten aurkibidean, bila ezazu zer berri edo zer atal dauden egunkarian.

 

8. Irakurri zenbait titulu.

 

9. Egunkariko artikulu bat ebaki, orri batean erantsi, eta esan zer den titulua, zer den sarreratxoa eta zer testua. Irakur ezazu.

 

 

2.3. DOKUMENTU ELEKTRONIKOAK

 

CD-ROMAK KANPOTIK

 

CD-ROMa 12 cm.ko diametroa duen diskoa da, identifikazio datuak karatula ilustratu batean inprimatuta edukitzen dituena. Maizenik hauek behintzat izaten dira:

  • Titulua

  • Egilea

  • Argitaletxea

  • Argitaratu den urtea

  • Zuzendari artistikoa

  • Zuzendari teknikoa

 

Karatulan, diskoaren edukiari buruzko informazio zerbait ere egoten da.

 

CD-ROMAK BARRENDIK

 

CD-ROMaren barrenean zenbait artxibo informatiko egoten dira, askotariko informazioa grabaturik daukatenak: testuak, argazkiak, soinua, bideoak eta abar. Adibidez, CD-ROM batean 250.000 orrialdeko testua graba daiteke. Informazioa aurkezteko bide bat baino gehiago erabiltzen dituztenez gero, dokumentu hauei multimedia esaten zaie.

 

 

10. CD-ROM bat hartu liburutegitik eta ondorengo datu hauek osatu karatula kontsultatuz:

  • Titulua

  • Egilea

  • Argitaletxea

  • Argitaratzearen urtea

  • Zer ondenadore behar den hura irakurtzeko

  • Karatula irakurri eta esan zein den CD-ROMaren gaia

 

11. CD-ROM hau ordenadorean begiratu eta konproba ezazu ea karatulako

informazioa behar adinekoa den. Idatzi zer ikusi duzun eta zer iruditzen zaizun.

 

 

2.4. WEB ORRIALDEAK

 

Web orrialde bat artxibo informatiko bat da. Testua edukitzen du, Internetez hedatzeko moduko formato berezi batean eta, horrez gain, grafikoak, irudiak, soinua eta bideoa ere eduki ditzake, Web hitza ingelesezkoa da eta “amarauna” esan nahi du, armiarma-sarea alegia, eta sare informatikoen bidez elkarri lotutako orrialde pila baten iurdia ematen du.

 

Orrialde guztietan honako elementu hauek behintzat egoten dira:

  • URL: orrialdearen helbidea.

  • Izenburua: orrialdearen titulua izaten du, zenbait ilustrazio eta abar.

  • Gorputza: testua, ilustrazioak eta abar izaten ditu.

  • Oina: orrialde arduradunaren datuak, azken eguneratzearen data, posta elektronikoko helbidea eta antzeko beste datu batzuk izaten ditu.

  • Loturak edo hiperloturak: azpimarratuta dauden zenbait irudi edo hitz dira, koloredunak, web orrialde hori beste orrialde batzuekin lotzen dituztenak.

  • Markoak: Web orrialde batzuek eremu bat baino gehiago izaten dituzte, markoak esaten zaienakk; bakoitzean informazio beregainekoak egoten dira eta batetik bestera pasatzeko aukera ematen dute.-+

 

 

 

12. Konpara itzazu egunkari baten bertsio inprimatua eta bertsio elektronikoa. Hartarako, egunkariaren ale bat hartu eta sar zaitez Internten egun bereko eta egunkari beraren bertsio elektronikoan. Begiratu honako xehetasunak:

    • Berri nagusia bera al da?

    • Bigarren mailako berriak berak al dira?

    • Aurkibidea bera al da bietan?

    • Zer ordutan eguneratua dago azken aldiz bertsio elektronikoa?

    • Ba al de azken orduko berriren bat bertsio elektronikoan, inprimatuan ageri ez dena?

    • Zure ustez, zein bertsio irakurtzen da errezago?

    • Zeinek eskaintzen ditu aukera eta zerbitzu gehiago?

 

13. Emandako web orrialde batean, esan zein den titulua, eta orrialdearen arduraduna, URL, gorputza eta loturaren bat seinalatu.

 

 

Lanak egiteko dokumentu mota bat ala bestea erabili, beti-beti aipatu behar duzu nondik hartu dituzun informazioak, hitzez hitzeko aipamenak eta abar.

 

 

bottom of page