top of page

1GO UNITATEA. INSTITUTUKO LIBURUTEGIA EZAGUTZEA

 

EREMUAK, CDU, ZERBITZUAK, ARAUAK ETA AHOLKUAK.

 

Liburutegian liburuak nola dauden kokatuta ikasteko.

 

1.1 EREMUAK

 

Liburutegi batean eremu diferente batzuk egoten dira, honela banatuak:

 

  • Harrera. Liburuzainak irakurleei informazioa eman eta kasu egiten die dokumentu maileguak etxera eraman edo itzuli nahi dituztenean.

  • Apalategien eremua. Liburuak egoten dira, gaien arabera antolatuak. Apalategietan errotulu batzuk ikusten dira, gaien arabera.

  • Hemeroteka. Aldizkariak eta egunkariak egoten dira.

  • Ordenadoreen eremua. CD-ROMak, eta abar kontsultatzeko edo Interneten sartzeko.

  • Nobedadeen erakustokia. Liburutegira iritsi diren azken liburuak egoten dira ikusgai.

  • Irakurketa eta lan eremua.

 

JARDUERAK

 

1. Buelta bat eman zure liburutegian eta honako datuok osa itzazu:

 

    • ¿Ba al dago nobedadeen erakustokirik?

    • Baldin badago, idatz itzazu hango hiru titulu.

    • Hemeroteka eremurik ba al dago?

    • Baldin badago, hiru egunkari nahiz aldizkariren izenak idatzi.

    • Irakurketa eremurik ba al dago?

    • Ordenadoreen eremurik ba al dago?

    • Ba al dakizu non dagoen liburutegiko katalogoa?

 

 

1.2 CDU: Dewey sailkapena

 

Liburutegietako liburuak gaien arabera sailkaturik egoten dira. Hau da: gai berari buruzko liburu guztiak apalategi berean egoten dira. Hamar taldetan sailkatzen dira. Sailkapen horri Sailkapen Hamartar Unibertsala deitzen zaio /CDU.

 

 

 

 

2. Liburutegiko zoko-mokoak ezagutzeko, zure ikastetxeko liburutegiaren planoan idatz itzazue aipatutako eremu horiek non dauden.

 

0 Orokorra / Hiztegiak/ Entziklopediak / Edizioak / Kazetaritza

1 Filosofia / Psikologia / Morala herritartasuna / Logika

2 Erligioa / Teologia

3 Gizarte Zientziak / Ekonomia / Politika / Heziketa

4 Hutsa

5 Zientzia zehatzak eta natur / Matematika / Fisika / Kimika / Informatika

6 Zientzia aplikatuak / Medikuntza / Laborantza / Eraikuntza

7 Artea / Musika / Aisaldiak / Kirolak / Ikuskizunak

8 Hizkuntzalaritza. Literatura. Filologia

9 Geografia / Biografiak / Historia

 

Literatur obrak 8 katalogo zenbakiarenkin sailkatuta daude. Erosoa delako, aparte jarri ohi dira eta lau ataletan banatu ohi dira generoen arabera, eta generoei hizki bana ematen zaie:

 

Euskaraz:

E: Eleberriak

O: Olerkia eta kantak

A: Antzezlanak

K: Istoriotxoak eta komikiak

 

Salbuespen batzuk:

I: Fikziozko literatura ingelesez.

F: Fikziozko literatura frantsesez.

N: Nafarroa.

 

Gazteleraz:

N: Narrativa, novela

P: Poesía

T: Teatro

C: Cómic

 

CDU honek hamar kategoriatan banatzen du jakiundea. Gai orokorrak 0-tik 9 arteko zifra batez numeratzen dira eta haien azpitaldeak bi zifrarekin. Eta horrela aurrerago ere.

 

0. Gai orokorrak.

01 Informatika. 02 Biblioteka. 03 Entziklopediak eta Hiztegi orokorrak

1. Filosofia. Psikologia, Etika.

11. Metafisika. 14. Sistema filosofikoak.

2. Erlijioa.

22. Biblia. 23. Kristautasuna. 29. Beste erlijio batzuk.

3. Gizarte Zientziak.

31. Demografia. 32. Politika. 33. Ekonomia. 34. Zuzenbidea. 37. Hezkuntza. Irakaskuntza. 38. Turismoa. 39. Folklorea.

4. Hutsa.

5. Zientzia zehatzak eta natur zientziak.

51. Matematika. 52. Astronomia. 53. Fisika. 54. Kimika. 55. Geologia. 57. Biologia. 58. Botanika. 59. Zoologia.

6. Zientzia aplikatuak.

61. Medikuntza. Osasuna. 62. Ingenieritza. 659. Publizitatea.

7. Artea. Musika. Jokoak. Kirolak. Ikuskizunak.

71. Hirigintza. 72. Arkitektura. 73. Eskultura. 74. Marrazketa. 75. Pintura. 77. Argazkigintza. 78. Musika. 79. Kirolak, jokoak.

8. Hizkuntzalaritza. Literaturaren Historia eta Kritika.

80 Hizkuntzak. 801. Lingüística. 840. Literatura francesa.

9. Geografia. Biografiak. Historia.

91. Geografia orokorra. 93. Historia.

 

 

3. Begiratu CDU kartela, gai bakoitzaren azpiatalak ageri dituena. Ohar zaitez gaiak orokorrenetik partikularreraino zatitzen direla. Orain, begiratu ongi eta, aurreko CDU kartelaren laguntzarekin, idatz ezazu zein gai dagozkien zenbaki hauei:

 

  • 59..………………………………..

  • 840………………………………..

  • 61…………………………………

  • 29…………………………………

  • 38…………………………………

  • 77…………………………………

  • 80………………………………….

  • 79…………………………………

  • 74…………………………………

  • 52…………………………………

  • 37…………………………………

  • 03…………………………………

  • 659………………………………

  • 14…………………………………

 

 

4. Sailkapen Hamartar Unibertsalaren fotokopia hartu eta bertan begiratuta idatz ezazu zein zenbakitan aurkituko zenituzkeen, zure ustez, honako gauzak egiteko beharrezkoak diren liburuak.

 

    • Argazkigintzari buruz zerbait ikasi……………….

    • Eskubaloian jokatzeko arauak ikasi………………

    • Madame Curieren biografia ikasi………………….

    • Orkestra bat nola osatzen den ikasi………………….

    • Txiste liburu bat bilatu……………………………..

    • Xakean ikasi……………………………………………

    • Poesiazko liburu bat irakurri………………………..

    • Eguraldia nola aurreikusten den ikasi…………………

    • Komiki bat irakurri……………………………………

    • Ipar Poloaren esplorazioari buruzko gauzak ikasi………….

 

 

1.3 ZERBITZUAK

 

ZER ESKAINTZEN DIZUTE LIBURUTEGIEK?

 

Liburutegiek beste zerbitzu interesgarri asko eskaintzen dizkizute:

 

  • Lasai irakurri edo ikasteko eremu bat.

  • Edozer gairen gaineko lanak egiteko askotariko dokumentuak.

  • Liburu, aldizkari, CD, DVD eta abar mailegatzeko aukera.

  • Bilatzen dituzun liburuen gaineko informazioa.

  • Musika entzuteko aukera.

  • DVDak ikusteko aukera.

  • Interneten sartzeko bidea.

  • Jarduerak (liburutegia nola erabili ikasteko jarduerak, erakusketak, kontalariak, liburuen bidezko jokoak eta jostetak).

 

Liburutegi bakoitzak bere zerbitzu bereziak ditu, baina zerbitzu asko liburutegi guztietan ematen dira.

 

 

5. Launaka jarrita, osa ezazue ondorengo inkesta hau.

 

Gutxienez hilean behin joaten al zara liburutegira?

 

Gustatzen zaizkizun liburu edo aldizkariak irakurtzera joaten zara?

 

Ikastera joaten al zara?

 

Lanak egiteko behar dituzun dokumentuak begiratzera joaten zara?

 

Etxerako maileguak hartzen al dituzu?

 

Parte hartzen al duzu liburutegiak antolatzen dituen jardureretan?

 

6. Batu itzazu talde desberdinetako datuak eta komenta itzazu emaitzak. Ongi al dakizue liburutegiak zer eskaintzen duen? Aporbetxatzen al dituzue liburutegiak eskaintzen dituen aukera guztiak? Ona litzateke gehiago aprobetxatzea?

 

 

1.4 ARAUAK

 

BA AL DAKIZU LIBURUTEGIETAN ZER ARAU IZATEN DIREN?

 

Liburutegi batek ongi funtzionatuko badu, arauak behar dira, dokumentuak nola erabili eta erabiltzaileak nola portatu behar diren finkatzeko. Hona hemen arau batzuk:

 

  • Liburutegian IXILTASUNA egongo da.

  • Liburuak zaindu behar dira, urratu edo zikindu gabe.

  • Garrantzi handia du liburuak ongi ordenatuta egoteak; horregatik, irakurri ondoren, bere tokian utzi behar dira.

  • Etxerako maileguak luzeenez hamabost egun irauten du. Epe hori pasatuta itzuli egin behar da liburua edo mailegua gehienez beste hamabost egunetarako berritu.

  • Entziklopediak eta hiztegiak ezin dira etxera eraman.

  • Liburuak ondo zaintzeko, ezin da jan edo edan. Bokatak kanpoan jan behar dira edo gelan utzi. Ezin da sartu liburutegian bokatarekin.

 

Garrantzi handia du denek parte hartzea eta laguntzea liburutegiak hobeki funtzionatzeko, arauak begiratuz eta proposamenak eginez.

 

 

7. Ba al dakizu zein diren zure liburutegiko arauak? Hiru arau aipatu.

 

8. Ideiaren bat bururatzen al zaizu zure institutuko liburutegiak hobeki funtzionatzeko? Idatz ezazu orri batean eta zure irakasleari eman.

 

 

1.5 AHOLKUAK

 

NOLA ERABILI LIBURUTEGIA IKERKETA LAN BAT EGITEKO

 

Oso zaila da lan bat liburutegi batetik pasatu gabe egitea. Liburutegian denetariko dokumentuak aurkituko dituzu, makina bat informazioarekin, bai dituzun dudak argitzeko eta bai lehendik dakizuna osatzeko ere.

 

Kontseilu bat: liburutegira joaten zarenean, eraman ezazu fitxa bat datu hauek anotatzeko:

 

  • Lanaren gaia (titulua eta azpititulua).

  • Gaiarekin lotura duten hitzak, katalogoan bilatzeko erabiliko dituzunak.

  • Zer informazio klase behar duzun, egin beharreko lanaren arabera (definizioak, datu puntualak, iritzi desberdinak, ilustrazioak eta abar).

  • Interesgarriak izan daitezkeen tituluak, egilea eta signatura.

 

 

 

EZ AHAZTU

 

  • Ikasle guztiek ezagutu eta erabili behar dituzue liburutegiak.

  • Liburutegi baten antolamendua eta eskaintzen dituen zerbitzuak ongi ikasten badituzu, hobeki aprobetxatuko duzu liburutegia.

  • Liburuzainek lagunduko dizute liburutegia ezagutzen eta behar dituzun dokumentuak aurkitzen ere bai.

 

 

ZER IKASI DUZU?

 

  • Liburutegiei buruz ez nekien gauzak ikasi ditut. Bai, Ez.

  • Hemendik aurrera, nik uste, hobeki orientatuko naiz liburutegietan. Bai, Ez.

  • Orain hobeto ezagutzen dut nire ikastetxeko edo auzoko liburutegia. Bai, Ez.

  • Orain iruditzen zait liburutegiek gauza interesgarriak eman ahal dizkidatela. Bai, Ez.

 

 

 

 

 

 

 

 

bottom of page